Rap tailerra egingo da Orozkon Rebeca Lane eta La Furiarekin

Julen Solaun Martinez 2020ko mai. 22a, 08:00
Rebeca Lane rap abeslaria. / Izilla

Bi emakumeek feminismoa bultzatzen dute raparen bidez; ikastaroak bost eguneko iraupena izango du ekainean.

Online rap tailerra egingo da Orozkon ekainean Rebeca Lane eta La Furia rap abeslarien partaidetzarekin.

Saioak ekainaren 2an, 9an, 16an 23an eta 30ean izango dira, 18:00ak eta 19:45ak bitartean, eta klase teoriko-praktikoak izango dira. Klaseak Jitsi plataforman emango dira, partaideek aldez aurretik taldearen izena eta sarbidea jasota.

Ikastaroak, “gure gorputzak eta buruak dituen gaitasunak garatzen” saiatzetik aparte, raparen eta hip-hoparen munduan emakumearen presentzia azpimarratzea bilatuko du: “Bakoitzak emakume gisa dugun gorputz esperientzietatik eta gure errealitatearen aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dugu, zapalkuntzak apurtuz eta alternatibak eraikiz”.

Rebeca Lane 1984an Guatemalan jaiotako rap abeslaria da eta, batez ere, rap feministan oinarritu du bere karrera profesionala, bere abestietan mezu politikoak maiztasunez sartuta; momentura arte sei album publikatu ditu azkena, Obsidiana, 2018an.

La Furia, berriz, Euskal Herrian jaio zen urtebete lehenago, 1983an, baina feminismoa ere bultzatu izan du raparen bidez.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide