Orozkoko Museo Etnografikoak eta Gorbeiako Turismo Bulegoak berriz irekiko dituzte ateak datorren ekainaren 2an. COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia-plan bat prestatu dute bi guneetan, “bisitarien segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko”.
Museoa eta bulegoa 10:00etatik 14:00etara irekiko dira asteartetik igandera eta, ostiral eta larunbatetan, 16:00etatik18:00etara ere zabalduko da ekainean zehar. Uztailean eta abuztuan, ordea, egunero irekiko dira goizeko hamarretatik ordu bietara eta 16:00etatik 18:00etara.