"Gorbeia Mariren eskutik Orozkon" aplikazioa sortu dute udalerriko hainbat toki eta informazio ezagutzeko. Egitasmoak aukera eman du ordu eta erdiko ibilaldia egiteko Orozkon bertan eta hainbat bitxikeriaren berri ematen du.
Horrez gain, interaktiboa da eta argazkiak eta jokoak egin beharko dituzte erabiltzaileek, besteak beste.
Sakelakoan deskargatu eta gero, interesudunek Orozkoko Turismo Bulegora jo beharko dute QR kodea aktibatzeko. Horren bidez, GPSak talde parte-hartzailea kokatuko du eta argazkia egin ondoren, toki jakinetara joatea proposatuko die.
Probak, informazioa eta jokoak eskaini ez ezik, iradokizunak ere egiten ditu gailuak. Adibidez, toki egokiak proposatzen ditu txakolina hartzeko.
COVID-19aren pandemiak turismoaren esparruan izandako eragina leuntzeko asmatu dute "Gorbeia Mariren eskutik Orozkon".