Lore-dekorazio lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du Orozkoko Udalak. Interesdunek uztailaren 20ra arte izango du norgehiagokan izena emateko aukera.
Hainbat espazio mota apaindu ahalko dira: balkoiak eta “lore-txokoak” (lorategiak, balkoiak, fatxadak edota terrazak).
Bi kategoria egongo dira: balkoiak soilik apaintzen dutenena eta balkoiez gain, “lore-txokoren” bat ere dekoratzen dutenena.
Bi kategorietako sariak berdinak izango dira: 100 euro emango zaizkio lehen postua erdiesten duenari, 50 euro bigarrenari eta 25 euro, aldiz, hirugarrenari.
“Epaimahaiak balkoiak banan-banan bisitatuko ditu, kanpotik ikusita, edo barrutik kasuren batean, hala eskatuz gero, dekorazioa, zailtasuna, kolorea, mantentze-lanak, originaltasuna eta abar baloratuz”, azaldu du udalak.
Irailaren 5ean jakinaraziko dute nortzuk diren irabazleak, 12:00etan Orozkoko Museoan egingo den ekitaldian.