Orozkoko Udalak batzarra egingo du astelehenean San Antolin Jaiei buruz hitz egiteko herritarrekin. Izan ere, COVID-19 birusaren pandemiaren ondorioz, jaiak ezingo dira normaltasunez ospatu.
Hala ere, tokiko erakundeak ekintzak prestatzeko asmoa dauka, Zuriñe Urkijo zinegotziak aurreratu duenez: "Gure asmoa egunak errespetatzea da, eta egun bakoitzean ekitaldi bat edo bi egitea".
Ideia horiek eztabaidatzeko bilera izango da astelehenean, uztailaren 13an, 19:00etan Induman.