Ibilbidea Zubiaurretik Izartzako Pagadira joango da. Mendiko jardunaldia Orozkon dagoen Gorbeiako Turismo Bulegotik abiatuko da, gidariak lagunduta, Arrola mendian dagoen Izartzako eremura heldu arte.
Irteera 11:00etan izango da, 3 ordu iraungo ditu, 10 kilometro ditu eta zailtasun maila txikia-ertaina da. Prezioa xumea da: 3 euro, helduentzat (12 urtetik gorakoak); 1,5 euro, umeentzat (6-12 urte); eta 6 urtetik beherakoek dohainik. Prezioaren barruan pintxo-pote bonua sartzen da helduentzat eta freskagarri bonua haurrentzat.