Emaitza bikainekin osatzen ari da Gotzon Martin txirrindulari orozkoarra Burgoseko itzulia. Lehen mailako bi portuen igoeran 16 puntu lortu zituen aiaraldearrak asteartean, eta horrek ahalbidetu zion lehen postua. Sailkapen orokorrean 89. geratu da Martin, baina mendi kategorian puntan egotea lortu zuen.
Gotzon Martinek hedabideei eginiko adierazpenetan nabarmendu duenez, Euskaltel-Euskadirentzat garrantzitsua zen mendiko mailota: "Taldeak zuen helburuetako bat zen".
Gotzon Martin Lagun Taldeak babes andana eman dio etapan: