Ehiza hondakinak biltzeko edukiontzia jarriko du Aldundiak Orozkon

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 4a, 07:00
Ehiztariek edukiontzian bota beharko dituzte animalien gorpuak. / Needpix.com

Osasun publikoko arazoak saihestea eta hainbat gaixotasunen jarraipena egiteko balioko du azpiegiturak, besteak beste.

Ehiza hondakinak biltzeko polietilenozko edukiontziak jarriko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat herritan. Orozko da herri horietako bat. “

Osasun publikoko eta animalien osasuneko arazoak saihestea” da ekimenaren helburua, erakundeak zehaztu duenez. “ Animalien erraiak eta hondakinak bertan behera uzteak osasun publikoko eta animalien osasuneko arazoak eragin ditzake (...) Tratamendu Mekaniko Biologikorako instalazioan (TMB) Q sukarraren agerraldiak sortutakoak bezalakoak”, azaldu du Elena Unzuetak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak:

Abeltzaintzako ustiategietako animalien gorpuak biltzeaz arduratzen den kamioa arduratuko da ehiza hondakinak ere  jasotzeaz. “Ehiztariak Aldundiaren harremanetarako telefono baten bidez jakinarazi beharko du animalia-hondakinak utzi dituela edukiontzietako batean, non dauden zehaztuta, eta bilketa egiten duen kamioia egun berean igaroko da edo, beranduenez, hurrengo egun baliodunean, hondakin horiek kentzeko”. Txartel magnetikoak baliatu beharko dira edukiontziak irekitzeko.

“Etorkizunean, ehiza-hondakinetarako edukiontziek abeltzaintzako ustiategietan autokontsumorako arkumeak hiltzean sortutako animalia-hondakinak kudeatzeko ere balio lezakete, gai hori erregulatzen bada”, nabarmendu du Unzuetak, eta ekimenak “basoko faunaren zainketarako” balioko duela gehitu du, “eta baita animalien osasunerako eta osasun publikorako interesgarriak diren gaixotasunen jarraipena egiteko ere”.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide