Gorbeialdea elkartea osatzen duten udalerriek nabarmendu nahi dute Gorbeia toki fidagarria dela COVID-19 birusari dagokionez eta horregatik maskara berrerabilgarriak ekoiztu dituzte, mezu hori zabaltzeko.
Jadanik Orozkoko eta Murgiako Turismo Bulegoetan jarri dituzte salgai eta bertako langileei ere banatu dizkiete. Vital Fundazioaren diru-laguntza jaso dute horretarako.