Atzo zapore orozkoarra izan zuen Sukalerrian ETB-1ko telebista saioak. Izan ere, Karlos Argiñanoren semeak aurkezten duen programak Orozkoko bi protagonista izan zituen.
Ataleko izar nagusia Gentzane Aldai izan zen. Berez, pilotariak aurkezle lanak abiatu ditu Plazandreak proiektuan, ETB-1ko beste ekoizpen bat, zeinak reality show eredua eta pilota nahasten dituen.
Aldai Emakume Cup txapelketako finalera heldu eta gero erreferente ezaguna bilakatu da emakumezko pilotan, baina atzoko saioan futbolari edo eskaladari buruz ere mintzatu zen, ravioliak egiten zituzten bitartean.
Bestalde, Aida Iza okinak errezeta berezia erakutsi zuen, ogia probenza belarrekin eta tomate lehorrekin prestatzeko. Saio osoa EITBko webgunean ikus daiteke, zehazki, hemen.