Atzeratu dute Orozko Kup txapelketaren bigarren edizioa

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abu. 21a, 07:00

Iz egin zuten txapelketaren lehen edizioa.

Herrialdeetako txapelketak hasten direnean ekingo diote ekimena gauzatzeko data egokia bilatzeari, Olgetan elkarteko kideek aurreratu dutenez. 

Olgetan elkarteko kideek oharra plazaratu dute Orozko Kup txapelketa atzeratu dutela jakinarazteko. Iaz egin zuten Emakume Pilotarien Gomazko Paleta Txapelketa horren lehen edizioa, hiru helburu nagusirekin: “emakume pilotarientzako mailako txapelketa antolatzea, hainbat herrialdeetako emakume pilotarien arteko elkartze eta erlazio puntu berri bat sendotzea eta emakumeen euskal paletari bere lekua duela erakustea”.   

Azken hilabeteetan lan handia egin dutela nabarmendu dute elkarteko kideek, txapelketaren bigarren ediziora “Elite mailako Euskal Herriko emakume palistarik onenak” eramateko eta babesleak bilatzeko, besteak beste. COVID-19aren aurkako “protokolo zorrotz eta serioa” lantzen ere egon dira, udalarekin eta herriko kiroldegiko arduradunekin. 

Hala ere, norgehiagoka atzeratzea erabaki dute azkenean, pandemiaren bilakaera eta Eusko Jaurlaritzak azken egunetan hartutako neurriak direla eta. Ekimena gauzatzeko beste data bat bilatzen hasiko direla ziurtatu dute, “herrialde bakoitzeko txapelketak martxan jarri bezain pronto”. 

Hala ere, “barkamenak” eskatu nahi izan dizkiete Emakume Pilotarien Elkarteari, udalari eta txapelketan konfiantza jarri duten babesleei. “Egoera hobetu bezain pronto, txapelketa  martxan jarriko dugula zin eginez agurtzen zaituztegu”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide