Orozkon egingo da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen saioa

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ira. 7a, 07:12

Donibane Aretoan izango da saioa. / Aiaraldea.eus

Irailaren 16an izango da saioa, 18:30ean Orozkoko Donibane Aretoan. Sailkapen fasea aste bakarrean egingo da.

Udazkenean jokatuko da 2020ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bi urterik behin antolatzen da lehiaketa, eta aurten ere ekimenari eutsi dio Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. 

Orozkon kanporaketa fasea izango da, datorren asteazkenean hain zuzen, irailaren 16an. 18:30ean hasiko da saioa, eta Donibane Aretoan lehiatuko dira 6 bertsolariak final laurdenetarako txartela lortzeko helburuarekin. 

Sei bertsolari

Oier Iturralde Fernandez gai-jartzailearen esanetara kantuan arituko direnak ondorengoak izango dira: Aitor Ruiz Urizar, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Iker Garaigoitia Astigarraga, Jontxu Martinez Zarrabeitia eta Joseba Barandiaran Andueza.

Bost egunetan bina saio egongo dira, antolatzaileek adierazi dutenez. Irailaren 16an Orozkon eta Lekeition izango dira lehenbiziko bi saioak, eta ostegunean zein ostiralean -irailak 17 eta 18an- jarraituko du egitasmoak, hilaren 23an eta 24an gauzatuko direlarik azken sailkapen saioak.

Orozkoko Udalak eta Bertsozale Elkarteak azpimarratu dutenez, "osasun publikoa bermatzeko neurri guztiak hartuko dira". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide