Astelehenean eta astearten 13:00etatik 14:30ak arte kontzentrazioa egin zuten Artiach enpresako hainbat langilek bere kide baten kaleratzea salatzeko.
Sindikatuek adierazi dute enpresak diziplina zigorra baliatu duela beharginaren kontratua bertan behera uzteko abuztuaren 20an.
Hori dela eta, hurrengo astean irailaren 15ean eta 16an 2 orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean: 04:00etatik 06:00ak arte, 09:00etatik 11:00k arte eta 16:00etatik 18:00ak arte.