Artiacheko zuzendaritzak "barne eskirolak" erabili dituela salatu dute eta lan ikuskaritzara eraman dute kasua

Erredakzioa 2020ko ira. 15a, 19:00

Gaur Orozkoko Artiach lantegian egin diren lanuzteetan zuzendaritzak "barruko eskirolak" baliatu ditu. Hala salatu dute enpresa batzordearen gehiengoa osatzen duten LAB, ESK eta ELA sindikatuek.

"Pasa den astean elkarretaratzeak egin ondoren, atzo eta gaur lanuzteak egin dituzte Galletas Artiacheko langileek abuztuan izandako kaleratze bat dela eta", azaldu dute beharginen ordezkariek, "lanuzteak, bi ordutakoak txanda bakoitzean, arrakastatsuak izaten ari dira, eta atzo 14:00etan, produkzioa gelditzea lortu zen".
 
Gauzak hala, "barruko eskirolak" erabiltzean zuzendaritzak grebarako eskubidea urratu duela uste dute sindikatuek, eta jakinarazi dute enpresa batzordeko kide batek salaketa jarri duela Bilboko Lan Ikuskaritzan. Euren ustez, oso posiblea da enpresak gaur arratsaldeko lanuzteei aurre egin ahal izatea, barruko eskirolak erabili dituelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide