Orozkorock elkarteak ez du bere jarduna eten. Maiatzean egitekoak ziren jaialdia urrira atzeratu ondoren, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz formatua aldatzea erabaki zuten. Izan ere, jaialdi "handiak" antolatzeko baldintzak nabarmen zaildu ditu COVID-19 birusak. Hargatik, formatu txikiagokoen aldeko apustua egin dute.
Eriz Perez izan zen lehenbiziko gonbidatua. Hala, "Eriz & Totum Revolutum" ikuskizuna taularatu zuen urduñarrak, ikus-entzule ugariren aurrean. Kultura segurua dela aldarrikatu zuten horrela.
Kontzertu gehiago
Rock maratoia hasi baino ez da egin. Izan ere, beste hiru kontzertu egingo dituzte datozen asteetan. Urrriaren 3an William los brazos ikusteko aukera egongo da, 17an Moonshine Wagon, eta 31n Placton. Sarrerak, ordea, astebete lehenago jarriko dira salgai Itxina tabernan, 2 euroren truke.
Argazkiak: Lukas Pasandin