Alkateak uko egin dio EH Bilduren bi mozio ubalbatzara eramateari, oposizioko taldeak salatu duenez

Txabi Alvarado Bañares 2020ko urr. 5a, 08:00

Bi mozio aurkeztu nahi zituen EH Bilduk Udal Osoko Bilkuran. / Aiaraldea.eus

Aipatu dutenez, alkateak ez die utzi Artiachi edota Hego Amerikako hainbat herrialdeetako egoerari buruzko testuak aurkezten.

Orozkoko EH Bilduk oharra plazaratu du udalerriko alkatearen jarrera salatzeko. Azaldu dutenez, udal gobernuko buruak uko egin dio koalizioaren bi proposamen plenora eramateari. Mozioetako batek Kolonbia, Honduras, Guatemala eta El Salvadorreko egoera zuen hizpide. Besteak, aldiz, Artiachen egondako kaleratzearen afera lantzen zuen. 

Gauzak hala, EH Bilduko kideek nabarmendu dute prest daudela gainontzeko taldeekin bildu eta proposamenak adosteko, "hori udal gobernuaren lehentasuna inoiz izan ez den arren".

Nabarmendu dute bi mozio horiek ez zutela "udalbatza desitxuratzen edo udalbatza urratzen". "Beharrezko ikusten ditugun nahi beste mozio aurkezteko eskubidea dugu, eta hainbat mozio aurkeztu arren ez dugu inolako araurik hausten".

Horrez gain, EH Bilduko kideek aipatu dute alkateak ez duela mozioak aurkezteko irizpiderik zehaztu. "Oso argi geratu da Adiek gure mozioekiko duen desadostasuna, baina ditugun eskubide politikoak ezin dira ukatu". 

Hemen irakurri daiteke EH Bilduren oharra osorik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide