Horiek guztiek herritarren eguneroko bizitza baldintzatzen dute; hori dela eta, hirigintza planaren berrikuspenean orozkoarren ekarpenak funtsezkoak dira. Helburua da etorkizuneko planean ahalik eta kolektibo gehienen ikuspegia txertatzea.
Tailer parte-hartzailea
Genero-ikuspegiari dagokionez, tailer parte-hartzaile bat deitu du Orozkoko Udalak, Plana hobetzeko proposamenak jasotzeko helburuarekin. Urriaren 22an izango da, 17:30etik 19:30era, Kultur Etxean.
COVID-19aren aurkako neurriak direla et aurrez aurre egin ezin bada, saioan parte hartzeko bide telematikoak aurreikusi dira, adibidez, galdetegi birtualak eta posta elektronikoa.
Iritzi-bilketa horrek prozesu parte-hartzailea osatuko du, hainbat fasetatik igaro dena. Izan ere, udal teknikariek zein politikariek prestakuntza espezializatua jaso dute, eta elkarrizketa sakonak egin zaizkie udalerriko bost emakumeri. Diagnostikoaren emaitzak hainbat euskarriren bidez zabalduko dira, hala nola, kaleko panelen eta triptikoen bitartez.