ZOZKETA

Moonshine Wagon Orozkorock jaialdian ikusteko sarrera bikoitzaren zozketa

Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 12:00
Goiatz Dutto laudioarrak jotzen du Moonshine Wagon taldean.

Orozkorock bertan behera geratu den arren, jaialdiaren antolatzaileak kontzertu sorta eskaintzen ari dira udazkenean. Asteburu honetan Moonshine Wagon taldea igoko da oholtzara. Aiaraldea hedabideak sarrera bikoitza eskuratzeko aukera eskainiko du.

Moonshine Wagon taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du larunbatean 19:00etan Orozkon. Izan ere, zailtasunak zailtasun, Orozkorock jaialdiaren antolatzaileek ez dute amore eman eta zenbait kontzertu prestatu dituzte udazkenean. Eriz & Totumrevolutum eta William los brazos aritu dira herrian jotzen.

Aste honetan, aldiz, Moonshine Wagon folk taldearen txanda izango da. Aiaraldea Hedabideak irakurleen esku jarriko du sarrera bikoitza lortzeko aukera. Horretarako, zozketa honetan izena eman beharko da. Ostiralean 12:00etan amaituko da horretarako epea.

Antolatzaileek segurtasun neurri guztiak hartuko dituzte COVID-19 birusaren zabalpena ekiditeko eta, ondorioz, edukiera mugatua egongo da. Berez, Orozkorockeko emanaldiarentzat ia sarrera guztiak saldu dituzte jadanik -70, hain zuzen-. Horregatik, zozketaren irabazleei eskatuko diete bertaratzeko konpromisoa hartzeko, jende ugarik erakutsi baitu zuzenekoetara gerturatzeko interesa. 

Berez, horrelako ekimenak salbuespena bilakatu dira pandemiaren eraginagatik eta Orozkorockek berak hasierako egitasmoa moldatu behar izan du. Maiatzean egingo zuten jaialdia eta, besteak beste, Toundra edota Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek jo behar zuten:

Osasun egoerak, ordea, planteamendua aldatzera eraman ditu antolatzaileak eta eskaintza berezia egokitu dute irailetik aurrera, urriaren 31n bukatzeko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide