Moldatuta itzuli da Emakume Master Cup txapelketa frontoietara. Koronabirusak lehiaketaren modalitatean ez ezik, bikoteen osaketan aldaketak eragin ditu.
Hala, Gentzane Aldaik Ane Urkizuren lekua bete du txapelketan, eta Emakume Master Cupen arabera, "ederki lagundu zion maila bikainean ari den Olatz Arrizabalagari".
Hain zuzen, Iera Agirre eta Arrate Bergara izan zituzten aurkari, eta 22-15 nagusitu ziren markagailuan. Ondorioz, finalerdietan lehiatzeko txartela eskuratu dute Gentzane Aldaik eta Olatz Arrizabalagak.
Igandean izan zuen, ordea, bere "titular postua", Leire Garairekin batera Legution izandako norgehiagokan. Atzokoan Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriam Arrillaga bikotea izan zituzten aurrean, baina ezin izan zuten irabazi. "Ainhoa Ruiz de Infante eta Miriaim Arrillagak oso bikote sendoa osatu dute, eta hasiera-hasieratik hartu dute partidako aginte makila (22-8)".
Finalerdiak osatuta
Horrenbestez, ondorengoak dira abenduaren 6an finalera sartzeko borroka arituko diren bikoteak, Gentzane Aldai orozkoarrarekin batera:
- Patri Espinar - Naroa Agirre
- Ainhoa Ruiz de Infante - Miriam Arrillaga
- Olatz Arrizabalaga - Gentzane Aldai
- Amaia Aldai - Oihana Orbegozo