Ertzaintzak prentsa oharrean adierazi duenez, harrien artean erori da mendizalea, eta akiles taloia hautsi du horren ondorioz. Hargatik, Ertzaintzaren mendi erreskate taldea bertaratu behar izan da, Galdakaoko erietxera eramateko.
Ezbeharra Orozkoko mugen barruan jazo da, Lekanda tontorraren bueltan, Gorbeiako parke naturalean. Larrialdi Zerbitzuek zehaztu dutenez, 9:15ean jaso dute deia, eriaren lagun baten bidez. "Istripuaren tokira heltzeko bestelako modurik ez zegoenez, Ertzaintzako Mendi Erreskate taldea joan zen", zehaztu dute.