Tokiko eta inguruko ekoizleak izan ziren nagusi atzo Orozkoko frontoian. Izan ere, Gabonetako azoka antolatu zuten. Pandemiaren testuinguruak nabarmen ezaugarritu zuen ekimena. Horren adierazle izan ziren udaletxeko arkupeetan sortutako jende ilarak. Izan ere, aforoa kontrolpean izateko txandaka ikusi behar izan zuten herritarrek eskaintza. Edozelan ere, hori ez zen oztopo izan; eta makina bat lagun gerturatu ziren produktuak dastatu edota erostera.
Gainera, 15 euroko erosketen truke sari bat banatu zuen udalak, tokiko merkataritza sustatzeko konpromisoa eskertze aldera.