5 milioi euroko aurrekontua onartu du Orozkoko Udalak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko abe. 20a, 21:56
Asteartean egin zuten Udal Osoko Bilkura. / Aiaraldea.eus

Guztira, 306.500 euro bideratuko ditu tokiko erakundeak datorren urtean inbertsioak egitera

2021erako aurrekontua onartu zuten iragan asteartean Orozkoko Udal Osoko Bilkuran. 5.091.935 eurokoa izango da, aurtengoa baino 258.135 euro gehiago. 

Udaleko langileen gastua 1,07 milioi eurokoa izango da guztira, %2,4 igota. "Bestalde, 3.195.775€ onartu dira gastu arrunt gisa, 166.200€ finantza-gastu gisa eta 353.360€ diru-laguntzetarako ekarpen gisa", azaldu du tokiko erakundeak, eta aipatu du 1,38 milioi euroko zorra duela gaur egun, "1.063.015 euro Zubiaur Eraikuntzak eraisteko maileguarengatik eta 325.000 euro osasun zentro berria eraikitzeko eskatutakoagatik".

Inbertsioak

Guztira, 306.500 euro bideratuko ditu udalak datorren urtean inbertsioak egitera. Ondorengo proiektuak gauzatuko ditu, besteak beste:

  • Babes Zibilaren zerbitzuak finantzatzea (12.700 euro)
  • Merkataritza-sektoreari laguntzak ematea (10.000 euro)
  • Landa-bideak egokitzea (91.037 euro)
  • Bideetako sastrakak kentzea (15.000 euro)
  • Gazteen lonjei buruzko proiektua gauzatzea (29.000 euro)
  • Lorategietan mantenu-lanak egitea (91.000 euro)
  • Gizarte Etxea altzariz hornitzea (83.000 euro)
  • Prentsa-kabinetea kontratatzea (25.000 euro)

Adieren aldeko botoekin onartu ziren aurrekontuak. EAJk aurka bozkatu zuen eta EH Bildu abstenitu egin zen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide