"Orozkoko Kultur Barikuak" dinamikak aurrera darrai. Donibane Aretoak datorren astean bi emanaldi jasoko ditu: Gorria dantza ikuskizuna, eta Maria Riveroren kontzertua.
Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrietak dantza eta bertsoak uztartuko dituzte Gorria ikuskizunean
Urtarrilaren 4an, Gorria bertso eta flamenko ekitaldia taularatuko dute Miren Amurizak eta Askoa Etxebarrietak. La pulga ezizenagatik ezagunagoa da dantzaria.
Orozkoko Potolari Bertso Eskolak antolatu du saioa, eta 19:00etan hasiko da.
Urtarrilaren 8an, Maria Rivero
Bestalde, hilaren 8an, Maria Rivero bertaratuko da bere tribu bandarekin. "Kultur Barikuak" egitasmoaren barruan eskainiko dute emanaldia.
Riverorekin batera zenbait musikari taularatuko dira, besteak beste, Eriz Perez urduñarra eta Gorka Chamorro arbidearra.
Sarrerek 3 euro balioko dute, eta COVID-19 dela eta, aldez aurretik erreserbatu behar dira txartelak Indumara mezu elektronikoa bidalita (infoinduma@yahoo.es).