Urtarrilaren 4az geroztik bi Udaltzain ditu Orozkok. Ordura arte aguazil plazak betetzen zituzten bi funtzionarioek udaltzaingoaren zerbitzu publikoa beteko dute. Polizia funtzioak betetzearekin batera E funtzionario taldetik C-1 taldera igaroko dira
Aldaketa, Euskal Autonomi Erkidegoko Poliziaren Legean 2019an jasotako aldaketa baten bidez gauzatu da. Aldaketak honek aguaziletatik udaltzaingorako trantsizio prozesua arautzen du, udaltzaingorik ez duten udaletan.
Trantsizioa gauzatzen ez den udalerrietan aguazil postuak iraungiko dituzte, aguazil lanak betetzen dituen langilea funtzionarioa denean.
Orozkoko aguazil postua betetzen zuten bi pertsonek aurreko urtean luzatu zioten udalari trantsizioa gauzatzeko eskaera, eta udalbatzak 2020ko martxoaren 10ean berretsi zuen eskaera.
Udaltzain zerbitzuak Udaletxeko beheko solairuan izango dute jendaurreko bulego berria, oraindik zehaztu gabe dago honen ordutegia. Harremanetarako 615 78 58 95 telefonoa jarri dute eskuragarri.