Datorren ostiralean -urtarrilak 15- proiektatuko dute Sortuko dira besteak dokumentala, Donibane aretoan. Orozkoko euskararen transmisioa du hizpide dokumentalak. Erdu euskara taldeak ekoiztu du, udalaren babesarekin.
Orozkoko 5 familietako 4 belaunaldi agertzen dira ikus-entzunezkoan. Modu horretan, herrian euskarak izan duen bilakaera eta transmisioa aztertzen ditu lanak. 2016. urtean egin ziren lehen grabaketak, eta iaz amaitu zuten filmaren ekoizpena.
19:00etan izango da proiekzioa. Hilaren 22an berriz proiektatuko dute, ordu berean.
