Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen atzo Orozkon, AP-68 errepidean, 5.700 euroko balioa zuten lau telefono-kable bobina lapurtzeagatik.
13:00ak aldera aurkitu zituzten bobinak, trafiko kontrol batean geratutako furgoneta baten barruan. Agenteek materialaren jatorriaren inguruko azalpenak eskatu zizkieten kotxe barruko bidaiariei: "Ez zuten bobinen jatorriari buruzko azalpen koherente bat ematen jakin, eta agenteak informazioa eskatzea erabaki zuten". Ertzaintzak azaldu duenez, Gasteizko Jundiz industriaguneko enpresa bateko kontenedore batetik lapurtu zuten materiala.
Gaur goizean epailearen esku utzi dituzte atzo eguerdian atxilotutako 60, 40 eta 41 urteko hiru emakumeak eta 47 urteko gizonezkoa. Ertzaintzaren datuen arabera, atxilotuek aurrekari penalak zituzten; "emakume gazteena 30 aldiz izan da atxilotua, gizonezkoa, berriz, 23 aldiz".