Martxoan abiatu zituzten Orozkon grabaketak, otsailean kastinga egin eta gero. Pelikula Karlistaldien eta Guda Zibilaren urteetan girotuta dago. Horregatik hautatu dituzte Orozkoko nekazal auzuneak, Aritz Elizegi kokapen arduradunaren hitzetan. Duela zenbait egun zabaldu zuten filmaren aurrerapen trailerra.
Fantasiazko pelikula da, eta Igor Legarreta da zuzendaria. Aktoreen artean, baina, antzezlen ezagun asko daude; besteak beste, Itziar Ituño edota Josean Bengoetxea, zinemagintzan zein telesailetan arrakasta oparoa lortu duten kideak.
EITBk, TVEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute lana, eta aurten estreinatzea aurreikusi dute.