Orozkoko Donibane aretoan joko du Maria Rivero abeslariak, bere bandarekin. Urtarrilaren 30ean izango da kontzertua, 19:00etan. COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta, aforo mugatua izango du emanaldiak. Horregatik, posta elektronikoz eman beharko da izena. Zehazki, Induman gauzatu beharko da erreserba, infoinduma@yahoo.es helbidera mezua bidalita. Sarrerek 3€ balioko dute, 12 urtetik gorako herritar ororentzat.
Parentesiak diskoa aurkeztuko du abeslariak bere bandarekin, iazko martxoan argitaratutako lana
Tributu bandarekin taularatuko da Maria Rivero. Horien artean, eskualdeko zenbait kide daude, Eriz Perez urduñarra eta Gorka Chamorro arbidearra kasu.
Parentesiak diskoa aurkeztu zuen iazko maiatzean bakarlariak, baina banda formatura egokitu du lana. Hala, sortutako piezen lekuko izango dira hurbiltzen diren ikus-entzuleak.