Parentesiak diskoa aurkeztu zuen sortzaile bizkaitarrak, “Tribu bandarekin” batera. Eriz Perez urduñarra eta Gorka Chamorro arbidearra izan zituen lagun, besteak beste. Riverok, kantatzeaz gain, gitarra edota pianoa jo zituen emanaldian, diskoko kantak taularatzeko.
Maria Riverok bere sare sozialetan eskertu du atzoko emanaldiaren harrera: "Eskerrik asko Donibane aretoa betetzeagatik, gurekin batera emozionatzeagatik, zuen hitzengatik, begi irrifartsuengatik eta malkoengatik... Atzokoa ederra izan zen eta zuei esker izan zen!". Ildo beretik, antolatzaileen lana goraipatu du artistak, "Eskerrik asko Zuriñe ta lantalde osoari baita ere Orozkon kultura bizirik mantentzeagatik!".
Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez