Liztor asiarra izango dute hizpide bihar Orozkon

Aimar Gutierrez Bidarte 2021ko ots. 1a, 09:17
Suhiltzaileak liztor asiarraren habia kentzen. / Aiarako Suhiltzaileak

Intsektuak sortzen dituen arazoak eta erleengan duen eragina aztertuko dute Donibane Aretoko solasaldian.

Urteak dira liztor asiarra -Vespa Velutina- espezie inbaditzaileak Euskal Herrian agertu zenetik. Hazkundea egonkortu den arren, kalte larriak sortzen ditu ingurunean. Horregatik, intsektua gertuagotik ezagutu eta honi nola aurre egin aztertzeko hitzaldia antolatu dute Orozkon Gorbeialde elkarteak, Orozkoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko erlezainen elkarteak.

Arreta berezia eskainiko diote hitzaldian liztor asiarrek erleengan duten eragina aztertzeari. Izan ere, erlezainena da espezie inbaditzaile honen agerpenak gehien kaltetutako sektoreetako bat. Aurreratu dutenez, liztorrak harrapatzeko tranpak nola jarri azalduko dute.

Hain zuzen, otsaila hasiera da tranpa horiek jartzeko sasoirik egokiena. Negua zuhaitz arteko zuloetan hibernatzen igarotzen dute liztor erreginek, eta martxoa aldera ateratzen dira bertatik zuhaitz adarretan habiak egin, arrautzak jarri eta larbak elikatzeko.

Bihar -otsailak 2-, Donibane Aretoan eskainiko dute hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea eta doakoa izango da, aretoko edukiera bete arte.

Espezie inbaditzailea

Vespa Velutina ohiko liztorra baino 10-15 zentimetro handiagoa da, eta 35 zentimetro luze izan ditzake. 2004. urtean egin zuen lehen agerpena Euskal Herrian, ustez Ipar Euskal Herrira Bordeletik iritsitako egur kargamentu batean, eta geroztik zazpi lurraldeetatik hedatu da. Hazkundea egonkortu den arren, mehatxu larria izaten jarraitzen du.

Aiaraldean hainbatetan azaldu dira liztor asiarraren habiak, zuhaitz adarretan edota erakinetako teilatupetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide