Tiktok lehiaketa antolatu du Orozkoko Udalak aratusteak girotzeko

Txabi Alvarado Bañares 2021ko ots. 10a, 07:00
Aratusteetako kalejiraren ordez egingo dute lehiaketa. / Aiaraldea.eus

Otsailaren 21ra arte egongo da ikus-entzunezkoak aurkezteko epea. 

Pandemia egoera dela eta eta, aratusteak beste modu batera ospatu beharko dira aurten Aiaraldean, ohiko kalejira jendetsuak alboratuta. Orozkoko Udalak egin du dagoeneko data hauek girotzeko ekimen proposamena: Orozko Talent lehiaketa. 

Bi kategoria

Bi kategoria egongo dira. Mugikor bidez eginiko bideoena izango da lehena, 12 urte arteko haurrei zuzendutakoa. 

Bigarrena, aldiz, Tiktok lehiaketa izango da, eta 13 urte edo gehiago dituzten bizilagunei zuzendua egongo da. 

Bi kategorietan antzeko baldintzak bete beharko dituzte parte hartzaileek: mozorrotuta agertu beharko dira, bideoek bost minutu iraun beharko dute gehienez eta COVID-19aren aurkako segurtasunak beteta grabatu beharko dira; hau da, 4 pertsona agertu ahalko dira gehien jota, eta 6 urtetik gorakoek maskara eraman beharko dute soinean. 

Otsailaren 21era arte egongo da lanak aurkezteko epea. Wetransfer bidez bidali beharko dira infoinduma@yahoo.es helbidera, egileen datuekin. 

Sariak berdinak izango dira bi kategorietan: lehenak 60 euro jasoko ditu, bigarrenak 40€ eta hirugarrenak 20€. Horrez gain, diploma ere emango zaie guztiei. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide