Emakume Master Cup txapelketan ariko da aurten ere Gentzane Aldai Calonge

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 22a, 07:00
Finalaren atarian geratu zen orozkoarra Binakako txapelketan iaz.

16 pilotari -zortzi bikote- izango dira lehian. Pilotari orozkoarrak Amaia Alday izango du aurtengoan frontoiko bikote.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan parte hartuko du bigarrenez Gentzane Aldai Calonge pilotari orozkoarrak. Iaz finalera heldu zen, baina bigarren postuarekin etxeratu zen Iruneko norgehiagokatik. 

Martxoaren 7an, lehen kanporaketa

Martxoaren 7an izango du lehenbiziko partida Aldaik. Asteasun jokatuko du final laurdena, Irantzu Etxebeste eta Olatz Ruiz de Larramendiren aurka. Irabaztekotan, Irunen lehiatuko litzateke martxoaren 21ean, finalerdietan, hain zuzen.

Amaia Alday oso maila onean ikusten duela eta, indartsu azaldu da orozkoarra: "Ni bizkarzain ona izaten saiatuko naiz. Azkenaldiko bolada txarrarekin bukatzea, lehiakor sentitzea eta, ahal bada, finalean sartzea izango da txapelketako nire aurtengo helburua".

8 bikote, bi multzotan

COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta, txapelketa irekia antolatzeko zailtasunak izan dituzte, pilotariaren esanetan: "Arazoak daude olgetako eta entrenatzeko frontoiekin". Hala ere, ekimenarekin jarraitzea erabaki dute, eta 16 kirolari ariko dira nor baino nor lehian. Hala, 8 bikotek osatuko dituzte bi multzoak.

"Kanporaketa sisteman jokatuko dira partida guztiak. Lehen partidak final laurdenak izango dira", zehaztu du orozkoarrak. Iazko txapelketa Olatz Arrizabalagarekin jokatu zuen. "Kasu honetan aldaketa ez da hain handia izango, Amaia Aldayrekin batera ere entrenaten dudalako,  eta aspalditik oso lagunak garelako", erantsi du, "alde horretatik lasai nago; nirea ahal den ondoen egitea da nire helburu nagusia, jartzen didaten bikotea bata edo bestea izan".

Iaz, finalaren atarian geratu zen orozkoarra Binakako txapelketan, Olatz Arrizabalagarekin finalerdietarako txartela eskuratu eta gero. Lau t'erdiko lehiaketa, berriz, bertan behera geratu zen, koronabirusa dela-eta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide