Ibarrako aniztasun funtzionaleko zentroko langileek mobilizatzeari ekin diote

Izar Mendiguren Cosgaya 2021ko ots. 28a, 11:52

Atzo eta gaur eguerdian ordubeteko elkarretaratzea egin dute beharginek Orozkoko Zubiaur plazan. Hitzarmena adosteko eskatu diote Grupo Norte enpresari.

ESK, CCOO eta LAB sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte asteburuan Orozkoko Zubiaur Plazan. Ibarrako Madres Mercedarias zentroko egoitzak aniztasun funtzionala dutenekin egiten du lan, eta Grupo Norte enpresak kudeatzen du 2018az geroztik. Berez, Bizkaiko Foru Aldundiarena da eskumena, baina azpikontratazio bidez dirau martxan. Gauzak hala, euren azken lan hitzarmena iazko martxoaren 31n sinatu zen.

Lankidetza hitzarmena dute, ordea, eta bertan zehazten dira Bizkaiko Foru Aldundia eta Madres Mercedariasen zerbitzu baldintzak, finantzaketa barne. "Akordioak hirugarren sektorearen parte izatea suposatuko luke, eta zerbitzurako beharrezkoak diren baliabide guztiak ahalbidetzea", zehaztu dute. Horrez gain, lan baldintzak hobetuko lituzke.

Eskaera zehatzak

Mobilizazioen bidez ondorengo eskaerak egin dituzte:

  • Diputazioko akordioa betetzea, bertako langileen lan baldintzak hobetzeko.
  • Enpresa kudeatzailearekin kontratua haustea (Grupo Norte).

Aurrera begira, Orozkoko Udalean mozioa sartzea izango da hurrengo pausoa. Bien bitartean, hauteskunde sindikalak izango dira zentroan. 

Aiaraldea Hedabideak bihar plazaratuko du mobilizazioen bideoa, sindikatuen ordezkariaren adierazpenekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide