Saharako emakumeen gaur egungo egoera izan dute hizpide Orozkon

Erredakzioa 2021ko mar. 13a, 22:55

Hitzaldia antolatu dute gaur arratsaldean Orozkoko EH Bilduk eta Etawasol elkarteak Donibane aretoan. Saharako emakumeen gaur egungo egoera izan dute hizpide eta dozenaka herritar bertaratu dira solasaldira. 

Hainbat pertsonek hartu dute hitza. Fatma Galia Mohamed Salem (kazetari eta aktibista) eta Fatma Elgalia Bidalla (Etawasol elkarteko kide eta aktibista) izan dira hizlari nagusiak. Ixone Collado Urkijo gizarte langile eta berdintasun teknikariak, aldiz, dinamizatzaile lanak egin ditu. 

Baina beste pertsona batek ere parte hartu du ekimenean, streaming bidez: Sultana Khaya saharar aktibista eta giza eskubideen aldeko borrokalariak. "Ehun egunetik gora daramatza etxean preso eta Marokoko polizia eta armadaren hainbat eraso jasan behar izan dute bera eta bere senideek", azaldu dute EH Bilduko kideek. 

Argazkiak: Samuel Pasandin Sanchez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide