Larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan zuten atzo Orozkon. Izan ere, 17:35ak aldera txirrindulari bat maldan behera erori zen Izartza auzuneko mendi-bide batetik, Larragorrira igotzen saiatzen ari zen bitartean.
Ertzaintzak azaldu du ez dakiela zeintzuk diren kirolariaren zauriak, baina bai anbulantzia batek erreskatatu eta artatu zuela. Gero, Orozkoko gasolindegira jaitsi zuten zauritua eta helikoptero batek Gurutzetako ospitalera garraiatu zuen.