77 urteko gizonezko batek istripua izan du mendian gaur, 9:10ean. Jauregi auzunera igotzen ari zelarik erori egin da eta mina hartu du bizkarrean.
Ertzaintzaren patruila batek topatu du Jauregi auzoko pinudi batean, eta suhiltzaileek eraman dute anbulantziaraino. Osasun zerbitzuek Galdakaoko ospitalera garraiatu dute.