Emakume bat erreskatatu zuten atzo Itzinan, tximista batek jo ostean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mai. 29a, 12:11
Erreskatearen irudia. / Ertzaintza

Hasieran istripua Zeanurin izan zela zabaldu zuen Ertzaintzak, baina erreskate taldeak argitu du Itzinan jazo zela ezbeharra.

Atzo 19:30ak aldera istripua gertatu zen Itzinan eta Ertzaintzako erreskate unitateak helikopteroa erabili behar izan zuen bi mendizale artatzeko. Hain zuzen, tximista batek emakume bat jo zuen eta berarekin zegoen lagunak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen berehala. Antza, emakumeak konortea galdu zuen eta helikopteroa heldu zenerako, suspertzen hasia zen.

Hala ere, Ertzaintzak airez eraman zuen Pagomakurrera zauritua eta han anbulantzia batek hartu zuen bere gain. Horren ostean, helikopteroa Itzinara itzuli zen eta beste mendizalea ere Pagomakurren utzi zuen.

Gurutzetan dago tximistaren inpaktua jaso zuen pertsona eta berarekin zegoen lagunak alta jaso du jadanik, hedabideek azaldu dutenez. Iturri horiek aipatu dute ospitaleratuak erredura larriak dituela.

Hasieran, Ertzaintzako informazio bulegoak zabaldu zuen gertakaria Zeanurin izan zela, baina erreskate unitateak aipatu du istripua Itzinan izan zela.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide