Atzo Ertzaintzak bi lagun atera zituen helikopteroz Itzinatik. 14:00ak aldera larrialdi zerbitzuek deia jaso zuten, heldu eta ume bat nahastu eta harrapatuta geratu baitziren Itzinan. Antza, ezin zuten aurrera egin euren kabuz.
Erreskate operazioa abian jarri zuten berehala eta Itzinan aurkitu zituzten bi mendizaleak, 36 urtekoa eta 3 urtekoa. Onik zeudela ziurtatu ostean, helikopteroa baliatu zuten eremutik ateratzeko eta Arrabara eramateko.