Trafiko istripua jazo da gaur arratsaldean Orozkon, 17:30ak aldera. Bi ibilgailuk elkarren aurka egin dute talka Bi-2522 errepidean. Arabako Foru Suhiltzaileak bertaratu dira egoera bideratzera. Larrialdi zerbitzuek Galdakaoko ospitalera eraman dituzte bi zaurituak, baina euren egoera ez da larria, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Obra publikoetako langileak bertaratu dira bidea garbitzea, eta garabiak eraman ditu bi ibilgailuak.