Muruetako auzunean kokatuta dagoen Osabarena hotelak protagonismoa handia lortu du ETBn. Berez, aste honetan A bocados saioan agertu ziren cous cous errezeta prestatzen.
Baina hori ez da guztia izan. Esaterako, pasa den astean, ostegunean, Sukalerrian saioko kameraria eta gidoilaria egon ziren Orozkon. Hain zuzen, sukaldari bat grabatu zuten errezeta bat prestatzen: arroz eta dilisten entsalada epela.

Grabazio horien emaitzak irailaren erdialdetik aurrera emititzea espero du Araiz Meazak, hotelaren eta jatetxearen arduradunak.
Horrez gain, Meazak aipatu du litekeena dela aurrerago Joseba Argiñanoren platoa bisitatzea, beste saio batean agertzeko.