Aaurten Sanantolinek ez dituzte herriko kaleak festa giroz beteko iraileko lehenengo egunetan. Horrela ebatzi zuten Antolinzaleak Jai Batzordeak eta Orozkoko Udalak herriko eragileekin hainbat bilera egin ostean. Orozkok, ordea, ez dio uko egin ekimen kulturalez jositako hilabete batez gozatzeko aukerari, eta hilabete osoko agenda kulturala prestatu dute. Herriko eragile desberdinek aletxoa jarri dute egitaraua prestatzeko. Irailaren 11tik aurrera dantzaldiez, umeentzako jolasez, pilota partiduez eta kontzertuez gozatzeko aukera izango dute Orozkoko bizilagunek. Irailaren 11 eta 12an umeen egunak ospatuko dituzte. Irailaren 18an, berriz, Garrafa eguna egingo dute. Irailaren 19an Dantzaldia antolatuko du Ubixeta elkarteak.Musikak ere izango du bere txokoa iraileko egitarau oparoan. Irailaren 25ean Amurrioko Musika Eskolako ikasleak San Juan elizako oholtzan izango dira. Irailaren 26an, berriz, Jentilzuloko kideek Sorotan Bele taldearen omenezko kontzertua antolatuko dute.
PIlota partidak
Olgetan pilota elkarteak ere bere tokia egin du iraileko agendan. Astebururo egongo dira pilota partidak herriko frontoian abuztuaren amaieratik hasita urrira arte. Izan ere Orozko Cup emakumezkoen txapelketa jokatuko da.