Martxan da bigarrenez Orozko Klik Argazki Lehiaketa, eta irailaren 17a izango da parte hartzeko azken eguna. Orozkoko Udalaren urteko egutegia osatzeko argazkiak biltzea izango da helburu nagusietako bat, sarituen artean aukeratuko baitira irudiak.
Orozkon erroldatutako 14 urtetik gorako pertsona fisiko eta juridiko guztiek hartu ahalko dute parte. Bakoitzak herriarekin zerikusia duten 6 argazki egin beharko ditu, eta infoinduma@yahoo.es posta elektronikora bidali epea bukatu baino lehen.
Sarituak 3 pertsona izango dira: lehenengo postua lortzen duen pertsonak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 euro, eta hirugarrenak 100 euro. Bukatzeko, tokiko erakundearen datorren urteko egutegian aterako diren 12 argazkiak aukeratuko dira, hiru sarituen 18 argazkien artean.
Argazkigintzan aditutako pertsonez osatutako epaimahaiak partaide guztien bildumak baloratuko ditu irailaren 20tik 30era, eta emaitzak azaroaren 5ean argitaratuko dira udalaren webgunean.
Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehigarria behean erantsitako dokumentuan ageri dira.