Orozkoko Udalak Lore-Dekorazioaren Lehiaketa antolatzen duen hirugarren urtea da honakoa. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan bi kategorietan banandu da lehiaketa. Alde batetik, balkoiak kategoria; eta bestetik, balkoiak eta lore-txokoak. Balkoien kategorian Abigail Larrinaga izan da irabazlea. Balkoien eta lore-txokoenean, ordea, Alberto Landaluce. Horrela geratu da amaierako sailkapena:
Balkoiak kategoriako irabazleak
1. Abigail Larrinaga, Unibaso
2. Iñaki Garcia, Zubieta Etorbidea
3. Laura Amuriza, Lekubarri
Balkoiak eta lore-txokoak kategoriako irabazleak
1. Alberto Landaluce, Urrejola
2. Pascual Intxaurbe, Donibane bidea
3. Ana Mari Mimenza, Santa Maria kalea
Sari banaketa irailaren 12an izango da, igandean, 11:45ean. Lekua oraindik zehaztu gabe dago. Bestalde, irabazleek SMSa jasoko dute xehetasun gehiagorekin. Sariari dagokionez, kategoria bakoitzeko irabazleek 100 euro jasoko dituzte, bigarrenek 50, eta hirugarrenek 25.
Informazio gehiago behar izatekotan, deitu 946339945 telefono zenbakira, idatzi infoinduma@yahoo.es helbide elektronikora edo aurrez aurre harremanetan jarri Induma informazio bulegoan.