Atzo -abuztuak 25- Carranza Trofeoaren emakumezko bigarren edizioa gauzatu zen Cadizen. Athletic Clubek Atletico de Madridi egin zion aurre finalean, eta kopa Bilbora ekartzea lortu zuten, Athletic-ek 0-1 irabazi baitzuen. Garaipenaren golapartida hasi berritan sartu zuen Naroak, bigarren minutuan, alegia.
Naia Landaluze orozkoarra bertan egon zen. Izan ere, Iraia Iturregi entrenatzaileak egindako deialdian Naia zen aukeratutako jokalarietako bat. Hala ere, ez zuen jokatzeko aukerarik izan.
Jokalari gaztea pasa den urtean heldu zen Athletic-era, Estatu Batuetan ibili ondoren. Denboraldi osoa gogotsu jokatu eta gero, aurten lortu du lehen taldearekin debuta egitea, ekainean, Bartzelonaren aurka.