Orozkoko Udal Ikastaroak, hastear

Unai San Pedro Camacho 2021ko ira. 14a, 06:00

Marrazkilaritza tailerra eskainiko da, besteak beste.

Izen ematea irailaren 6tik 15era izango da, eta guztira 7 ekintza proposatu dira.

Uda bukaerarekin batera, urteroko udal ikastaroei emango zaie hasiera Orozkon. Hona hemen udalak 2021-2022 ikasturterako antolatutako ekintzak:

Marrazkilaritza

  • Helduak astearteetan 17:00etatik 20:00etara.
  • Umeak ostegunetan 17:00etatik 18:30etara.

Trikitixa

  • Oinarrizkoa ostegunetan 16:00etatik aurrera.
  • Aurreratua asteazkenetan edo ostegunetan 16:00etatik aurrera.

Panderoa

  • Asteazkenetan edo ostegunetan 16:00etatik aurrera.

Txalaparta

  • Ostegunetan 16:00etatik aurrera.

Yoga

  • Astearteetan edo ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.

Mantentze-gimnasia

  • Astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.

Liburuak frantsesez irakurtzeko taldea

  • Hilean behin, asteazkenetan 19:30etatik 20:30etara.

Izena emateko epea irailaren 6tik 15era egongo da irekita. Horretarako, Induma Informazio Bulegoa egunero egongo da zabalik 9:00etatik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago 94 633 99 45 telefonoan edo infoinduma@yahoo.es helbide elektronikoan eskuratu daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide