Orozkoko Udalak maiatzean jarri zuen abian udako kartel lehiaketa, urtero bezala. Bertan, Orozkon erroldatutako pertsona orok parte hartzeko aukera izan zuen. Bakoitzak, gehienez, 3 kartel aurkeztu zitzakeen, oinarri batzuei jarraituz. Saritutako lanak udalaren jabetzapean geratuko dira, bertan argitaratzeko eta erakusteko helburuarekin.
Kartelak aurkezteko epea uztailaren 31n bukatu zen, eta gaur jakinarazi du Orozkoko Udalak aurtengo irabazlea Izaro Agirre izan dela. Bere lana Orozkon irailean zehar antolatuko den kultur eta kirol ekintzen irudia izango da. Halaber, 300 euroko saria jaso du egileak. Bigarren sailkatuak, Montse Ibarrondok, ordea, 200 euro jaso ditu.
Bestalde, ez da irabazlerik egon umeen kategorian, ez delako parte hartzerik egon.