Aurten 'Feldenkrais metodo' aktibitatea heldu da Orozkora, Matxintxuren eskutik. Ikasteko bide bat da nerbio-sistemarentzat. Bere irakaskuntzaren oinarri gisa, mugimendua, arreta kontzientea sentsazioan, beharrezko gutxieneko ahalegina eta mugitzeko plazera erabiltzen ditu.
Ariketa urriaren 6 edo 7an jarriko da martxan, eta asteazkenetan (10:00-11:00) edo ostegunetan (20:00-21:00) gauzatuko da. Fernando Izaguirrek gidatuko ditu saioak.
Izena emateko mezua bidali behar da 634 409 176 telefono zenbakira, irailaren 23a baino lehen. Prezioei dagokienez, bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 60 euro, hiruhilabetero ordainduta.