Kultur sorkuntza Aiaraldean

Atzeratu dute 'Los caminos de la vida' antzezlana

Aitor Aspuru Saez 2021ko urr. 13a, 07:00

Antzezlanaren protagonistetako bat. / Kuluxka

Antolatzaileek jakinarazi dute, momentuz, atzeratu dutela ekitaldia. Arteako Sareak, Kuluxka Antzerki Taldeak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak sustatutako lana ikusgai egongo da Orozkon geroago, bertako herritar batek ere parte hartu baitu egitasmoan. Kolonbia, Maroko eta Georgiako emakume errefuxiatuek eurek deskribatuko dituzte euren bizipenak taula gainean.

Larunbatean 19:00etan Los caminos de la vida antzezlana aurkeztu behar zuten Donibane Aretoan, baina momentuz atzeratu egin da. Egitasmoa antzerkigintza ariketa hutsa baino gehiago da eta Kuluxka taldeak prestatu du Arteako Sareak bere gain hartutako hiru emakume errefuxiaturekin.

Helburua, hain zuzen, bada emakume horiek ahalduntzea. Horretarako taula gainean kontatzen dituzte etorkizun hobearen bila egon direnean pairatu  dituzten bizipenak. Protagonistak hainbat jatorritakoak dira, bat kolonbiarra, bestea georgiarra eta hirugarrena marokoarra. Hala ere, hirurek partekatzen dute patua, herrialdea uztea aurrera egin ahal izateko.

Kasu batean droga mafien indarkeriak eraman zuen ihes egitera, bestean osasun arazoek eta tratamendu egokia topatzeko ezintasunak eta azkenik, protagonista gazteenak Maroko utzi zuen ez zuelako ikusten etorkizunik izango zuenik.

Kuluxkako kideen artean badago orozkoar bat eta berak azaldu du antzezlanak Parekide, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Matxintxuren babes ekonomikoa izan duela. Orozkoko Udalak ere lagundu eta Ongi Errefuxiatuak plataformak, Artea Sareak eta Kuluxkak hartu dute bere gain ekimena. Doakoa izango da emanaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide