Orozkon dago unotan BBK Artearen Ibilbidea erakusketa, herriko museoaren aurrean.
Udan abiatu zen ekimen ibiltaria, eta Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ditu azken hilabeteetan. Bilboko Museoko hainbat artelanen irudiak biltzen ditu erakusketak, 'ABC' aurkezpen formatua baliatuta. Kirmen Uribek diseinatu zuen formatu hori. Euskara, gaztelera, fratsez eta ingeles hizkuntzetako hainbat hitz hautatu zituen idazleak, museoko hainbat artelan alfabetikoki "modu kontzeptual batean" bateratzeko.
Erakusketa datorren astelehenera arte -urriak 18- egongo da ikusgai.
Argazkiak: Miguel Brizuela