Auto bat bidetik atera da gaur eguerdian Orozkon, AP-68 autobidean, Zaragozako norantzan. Erdiko eta ezkerreko bideak moztuta daude, eta larrialdi zerbitzuak errepidea garbitzen ari dira.
Autoan zihoan pertsona zauritu egin da kolpearen ondorioz, eta ospitalera eraman dute. Hala ere, ez du zauri larririk, Ertzaintzak jakinarazi duenez.